97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

VIANA

Obra lehiaketa

Vianako Udalak 2005eko uztailaren 19an egindako osoko bilkuran hala erabakita, lehiaketa irekirako dei egiten da, honako obra hau kontratatzeko: "Vianako hilerria handitzea".

Egiteko epea: 14 hilabete.

Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa.

Hasierako aurrekontua, guztira: 865.839,09 euro, BEZa barne.

Behin-behineko bermea: 17.316,78 euro.

Proiektua, baldintza teknikoen plegua eta administrazio klausulen plegua interesatuen eskura daude Rubio kopia-dendan, Iruñeko Bergamin kaleko 10ean, nahi dituzten agiri eta argibideak bertan eska ditzaten.

Sailkapena: C taldea, 2. azpitaldea, C kategoria; C taldea, 4. azpitaldea, C kategoria.

Eskaintzak aurkezteko epea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, 26 egun naturalen buruan amaituko da, arratsaldeko ordu bietan.

Lizitatzaile bakoitzak proposamen bat bakarrik aurkezten ahal du, eta ez da onartuko lizitazioaren xede den proiektuan zehazten denarekin bat ez datorren bestelako aukerarik.

Proposamenak postaz igortzen baditu lizitatzaileak, zer egun eta ordutan egin zuen egiaztatu beharko du, eta kontratazio organoari hori bera jakinarazi, faxez edo telegramaz, betiere aurkezteko epea bukatzen den egun eta orduen barnean. Baldintza horiek bete ezean ez da iragarki honetan aipatzen den epetik kanpo iristen den proposamenik onartuko. Dena dela, proposamenak aurkezteko epea amaitu eta hamar egun iragandakoan, ez da onartuko postaz igorritako proposamen bakar bat ere.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguko 7. klausulan aipatzen direnak.

Aurkezteko tokia: Vianako Udalaren erregistro orokorra.

Dokumentazio teknikoa non eta noiz ireki: Vianako Udaletxeko bilkura aretoan, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun balioduneko 13:00etan. Ekitaldi irekia izanen da. Egun hori larunbata bada, hurrengo egun baliodunean irekiko dira.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: Vianako Udaletxeko bilkura aretoan, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko hamargarren egun balioduneko 13:00etan. Ekitaldi irekia izanen da. Egun hori larunbata bada, hurrengo egun baliodunean irekiko dira.

Vianan, 2005eko uztailaren 20an._Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

Izena: ...................................., helbidea: .................., N.A.N. zenbakia: ......, merkataritza sozietate honen izenean eta hau ordezkatuz: .................... Ondoko obra kontratuaren lehiaketarako proiektuaren eta klausula administratibo partikularren pleguaren berri izan baitut: "Vianako hilerria handitzea"; hura erabat egiteko hitza ematen dut, aipatu agiriei hertsiki loturik, zenbateko honen truke: ............ (BEZaren % 16 barne); alegia, hasierako prezioa % .......... beheratuta (............... euro).

Vianan, 2005eko .........aren ........(e)an.

(Izenpea)

Iragarkiaren kodea: L0516500