97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IRUÑEKO UDALAREN HAUR ESKOLAK

Lizitazioaren iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak erregulatzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoko Gobernu Batzordeak, 2005eko ekainaren 27an egin bilkuran, ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako dei egitea erabaki zuen:

Kontratuaren xedea: Izartegi Udalaren Haur Eskolarako altzariak erostea.

Esleitzeko modua: prozedura irekia.

Kontratazioaren aurrekontua: 70.500 euro, BEZa barne.

Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura dago Haur Eskolen bulegoetan; Oliveto kondearen etorbidea, 4-2.a ezkerra. 31002 Iruña.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: lizitatzaileen eskura dago Haur Eskolen bulegoetan; Oliveto kondearen etorbidea, 4-2.a ezkerra. 31002 Iruña; 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Epearen azken eguna balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte luzatuko da epea.

Proposamen ekonomikoak noiz ireki: Haur Eskolen bulegoetan irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko hamabosgarren egun naturalean, eguerdiko ordu batean. Proposamenak irekitzeko eguna ez bada balioduna edo larunbata bada, hurrengo egun baliodunean eginen da irekitze hori.

Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.

Iruñean, 2005eko ekainaren 27an._Burua, María Teresa Mur Dallo.

Iragarkiaren kodea: L0516469