97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

TIEBAS-MURU ARTEDERRETA

Obra lizitazioaren iragarkia

Hil honetako 12ko osoko bilkuran erabakita, onetsi da "Zaragoza-Altsasu burdinbidean pasagune bat kentzea, 159/885 k.p.an, Arrizabalagan" izeneko obra proiektuaren barnean dauden obren lehiaketa irekiaren klausulen plegua. Jendaurrean egonen da lau egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkez daitezen.

Aldi berean, lehiaketa presakoa dela iragartzen da, baina kontuan hartuz lizitazioa atzeratu eginen dela baldin eta klausulen pleguaren kontrako erreklamazioak aurkezten badira.

Entitate esleitzailea: Udalaren osoko bilkura.

Kontratuaren xedea: "Zaragoza-Altsasu burdinbidean pasagune bat kentzea, 159/885 k.p.an, Arrizabalagan" izeneko obra proiektuaren barnean dauden obrak egitea, Eunate Cia de Ingeniería, S.L.k prestaturiko proiektu teknikoarekin bat.

Egiteko epea: hiru (3) hilabete.

Hasierako aurrekontua: 792.410,79 euro, BEZaren % 16 barne.

Kontratistaren sailkapena: B taldea, 2. azpitaldea, f) kategoria, eta I taldea, 1. azpitaldea, c) kategoria, eta G taldea, 4. azpitaldea, c) kategoria.

Kontratua esleitzeko irizpideak: klausula administratiboen pleguan agertzen dira. Plegua eta proiektua interesatuen eskura daude Ultzama Digital dendan (Iturrama kalea, 9, Iruña).

Eskaintzak non eta noiz aurkeztu: udal idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, hamahiru egun naturaleko epean.

"Proposamen ekonomikoa" gutunazala non eta noiz ireki: Udalean, eskaintzak aurkezteko epea amaitu ondoko zortzigarren egunean, 13:00etan. Laneguna ez bada, hurrengo laneguna arte igaroko da.

Tiebasen, 2005eko uztailaren 19an._Alkateordea, Jesús María Uriz Amatriain.

Iragarkiaren kodea: L0516315