97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

VALTIERRA

Oihan enkantea

Valtierrako Udalak, Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuak behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa egitea onetsi du, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra._Espeziea: makala. Ale kopurua: 2.201 zuhaitz. Bolumena: 2.821,750 metro kubiko. Hasierako prezioa: 101.203,73 euro.

Proposamenak ezin izanen dira inoiz hasierako prezioa baino apalagoak izan; haiekin batera hasierako prezioaren % 4 ordaindu izanaren gordekina eta enpresaren sailkapen agiria aurkeztuko dira.

Proposamenak udal idazkaritzan aurkeztuko dira, hamabosgarren egun naturaleko eguerdiko hamabiak arte, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Azken eguna baliogabea bada, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da. Proposamenak jendaurrean irekiko dira, egun berean, eguerdiko ordu batean.

Baldintza ekonomiko-administratiboak eta teknikoak idazkaritzan daude ikusgai.

Valtierran, 2005eko uztailaren 5ean._Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L0516307