97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BARAÑAIN

Kontratua esleiturik

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da obra kontratu hau esleitu dela, Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2005eko ekainaren 29ko bilkuran hartu erabakiaren bidez:

Xedea: Barañaingo Alaitz ikastetxe publikoko atariko estalkia berritzeko obrak kontratatzea.

Esleitzeko modua: prozedura negoziatua, prentsan iragarrita, eta tramitazio arrunta.

Esleipenaren prezioa: 86.763,02 euro, BEZa barne.

Esleipen hartzailea: Construcciones Mastil Marco, S.L.

Aditzera ematen da aipatutako legeko 97.3 artikuluko xedapenak betetzeko, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 21.1.r) artikuluak emandako eskumena erabiliz.

Barañainen, 2005eko uztailaren 5ean._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0516304