97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

VIANA

Erosketa kontratua adjudikaturik

Alkatetzak, 2005eko ekainaren 13an eman ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:

Egindako lehiaketaren ondorioz eta kontratazio mahaiak proposaturik, kontratu hau adjudikatu zaio eskaintzarik onuragarriena egin duenari:

Xedea: "Atzekargako makina erosteko kontratua".

Adjudikatzeko modua: prozedura irekia; lehiaketa.

Adjudikazioaren prezioa: 67.750 euro, BEZa barne.

Emateko epea: hogeita hamar egun.

Adjudikazio hartzailea: Manju Jcb,S.A.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikulua betetzeko.

Vianan, 2005eko uztailaren 20an._Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0516442