97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

I R U Ñ A

Lehiaketa publikoaren deialdia, Azpilagañako Haur eskolako obretarako

Tokiko Gobernu Batzarrak 2005eko abuztuaren 2an hartu zuen erabakiaren bidez, lizitaziorako deia egiten da, baldintza orokor hauekin:

Kontratuaren xedea: Azpilagañako Haur eskolako obrak.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa publikoa eta tramitazio arrunta.

Enpresaren sailkapena: C taldea, 2. azpitaldea, c kategoria; C taldea, 4. azpitaldea, c kategoria.

Kontrataren aurrekontua: 2.168.999,49 euro.

Egiteko epea: obrak erabat bukatu beharko dira gehienez ere 485 egun naturaletan.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: eskaintzak Udaleko erregistro orokorrean eta osagarrietan aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, lizitazio iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen plegukoak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak behar dute izan edo, bestela, kopia kautotuak.

Klausula administratiboen plegua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Proiektu Estrategiko eta Obretako Alorraren bulegoan (Armada etorbidea, 2-9. solairua).

Iruñean, 2005eko abuztuaren 3an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0517037