97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

LODOSA

Obra lizitazioa

Xedea: Lodosako La Florida kaleari zoladura ematea.

Egiteko epea: hiru hilabete.

Tramitazioa: arrunta.

Prozedura: irekia.

Esleitzeko modua: lehiaketa (ez dira zilegi aldaerak edo aukerak).

Lizitazioaren aurrekontua: 125.581,89 euro, BEZa barne.

Behin-behineko bermea: 2.511,64 euro.

Kontratistaren sailkapena: G taldea, 6. azpitaldea, D kategoria.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren agirian ageri direnak.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Lodosako Udalaren erregistro orokorrean (Ancha kalea, 1), goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu biak arte, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hogeita sei egun naturaleko epean. Epearen azken eguna larunbata edo jaieguna bada, hurrengo egun balioduneko ordu bietan bukatuko da. Posta bidez ere aurkez daitezke proposamenak, eta horretarako interesatuak ordainagiriaren bidez frogatu beharko du Posta Bulegoan zein egunetan egin zen igorpena. Bestetik ere, epearen barrenean frogatu beharko dio kontratazio organoari proposamenaren igorpena, nahiz fax-en bidez (948-694919), nahiz telex edota telegramaren bidez. Beharkizun horiek bete ezean, ez da onartuko ezarritako epetik kanpo jasotzen den proposamenik. Dena dela, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hamar egun iragandakoan, ez da onartuko postaz igorritako proposamen bakar bat ere.

Onarturiko proposamen ekonomikoak non eta noiz irekiko diren: Herriko Etxean, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hamar egun naturalen buruan, arratsaldeko ordu bietan. Egun hori larunbata edo jaieguna bada, proposamenak hurrengo egun baliodunean irekiko dira, ordu berean. Posta bidez proposamenak igorri direla behar bezala aditzera ematen bada, eskaintza ekonomikoko gutunazalen irekiera geroratu daiteke, eta Udalaren ediktuen oholean iragarri gutunazalak irekitzeko data, lehiatzaile guztiei horren berri emanez, fax edota telegrama bidez.

Eskabide eredua: klausula administratibo eta partikularren pleguan agertzen da.

Kopiak eskuratzeko: klausula administratiboen plegua eskuratu daiteke bai proposamenak aurkezteko tokian bai "Ulzama Digital, S.L." dendan (Iturrama, 9-behea; 31007 Iruña), telefonoa: 948-196688, faxa: 948-196696, posta elektronikoa: digital@ulzama.com. Azken toki horretan informazioa eta proiektu teknikoaren kopiak ere eskuratu daitezke.

Lodosan, 2005eko ekainaren 15ean._Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L0516101