97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

LAPOBLACION

Oihan enkantea

Lapoblaciongo Udalak, behar bezala baimenduta, salgai jartzen du plegu itxiaren bidezko enkante publikoan, honako oihan aprobetxamendu hau:

Lote bakarra, "Las Fuentillas" alderdian; 1.388 Pinus nigra, 795,750 metro kubiko zur eta 265,250 metro kubiko paper egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 24.669 euro.

Behin-behineko fidantza: 493,38 euro.

Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen orria: Interesatuen eskura dago Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan, Aguilar Kodeskoan baitago (Plaza Mayor, z.g.).

Proposamenak aurkezteko tokia eta epea: Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan, Aguilar Kodeskoan baitago (Plaza Mayor, z.g.), iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamabosgarren egun balioduneko 12:30ak arte.

Proposamenak noiz irekiko: proposamenak aurkezteko epea amaitzen den egunean, 13:00etan, Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan, Aguilar Kodeskoan baitago (Plaza Mayor, z.g.).

Lapoblacion-Meanon, 2005eko uztailaren 13an._Alkatea, Eduardo Remírez Ocio.

Iragarkiaren kodea: L0516153