97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

GOIZUETA

Oihan enkantea % 10 merkeago

Udalak, behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lotea: "Aritziarra" parajean.

2.512 intsinis pinu, 3.465,64 m³ egiten dutenak. Mozketa mota: matarrasa.

Prezioa: (% 10eko jaitsiera barne) 146.596,57 euro (BEZa kanpo).

Proposamenak udal idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun balioduneko eguerdiko ordu bata arte.

Eskaintzak aurkezteko epea bukatu, eta ondoko ostiral balioduneko eguerdiko ordu batean irekiko dira proposamenak.

Epe horietako bat egun baliogabean tokatzen bada, hurrengo astelehenera arte atzeratuko da, ordu berera.

Proposamenekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:

1. Eskatzailearen nortasun agiria.

Lizitatzailea pertsona juridikoa bada, eraketaren eskritura aurkeztu beharko du, eta behar bada, aldaketarena, Merkataritza Erregistroan behar bezala inskribaturik, hori guztia aplikatzen ahal zaion merkataritzako legediaren arabera, horrelakorik eskatzerik bada.

Horrela ez bada, eraketaren eskritura edo agiria aurkeztu beharko du, edo hala bada, aldaketarena, estatutuak edo eratzearen akta, jarduera arautzen duten arauak agertuz, betiere behar den erregistro ofizialean inskribaturik.

Lizitatzailea pertsona fisikoa bada, Nortasun Agiri Nazionala aurkeztu beharko du.

2. Lizitatzailearen adierazpena, edo, hala bada, haren ahaldunarena edo ordezkariarena, non adieraziko den, hitzen ardura bere gain hartuz, ez enpresa ezta bere administrariak ere ez daudela kontratazio galarazpenen barrenean, hots, Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituen ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 30. artikuluak aipatzen dituenetan.

3. Enpresaren sailkapen agiria.

4. Behin-behineko fidantza gisa, hasierako prezioaren % 2 jarri izanaren ordezkagiria.

5. Proposamen ekonomikoa.

Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen pleguak udal idazkaritzan daude.

Goizuetan, 2005eko uztailaren 12an._Alkatea, Imanol Legarreta Narbarte.

Iragarkiaren kodea: L0516055