97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

GENEVILLA

Oihan enkantea

Genevillako Udalak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, plegu itxien bidez, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra, "Sierra Chiquita", "El Puerto" eta "Sobrepeñas" alderdietan; 2.649 larizio pinu dira, 89 metro kubiko zur, 117 metro kubiko papera egiteko, eta 548 metro kubiko zutoinetarako egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 12.435 euro.

Behin-behineko fidantza: 248,70 euro.

Baldintza tekniko eta administratiboen plegua: interesatuen eskura dago Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan, Aguilar Kodeskoan baitago (Plaza Mayor, z.g.).

Proposamenak aurkezteko tokia eta epea: Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan, Aguilar Kodeskoan baitago (Plaza Mayor, z.g.), iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamaborzgarren egun balioduneko 12:30ak arte.

Proposamenak noiz ireki: proposamenak aurkezteko epea amaitzen den egunean, 13:00etan, Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan, Aguilar Kodeskoan baitago (Plaza Mayor, z.g.).

Genevillan, 2005eko uztailaren 13an._Alkatea, Eusebio Pérez del Notario Fernández.

Iragarkiaren kodea: L0516161