97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

EGIARRETA

Lehiaketa, Egiarretako hilerria egokitzeko lanak kontratatzeko

Egiarretako Kontzejuak, 2005eko uztailaren 13an hartu erabakiaren bitartez, lizitaziorako deia egin du, prozedura irekian eta lehiaketa bidez, Egiarretako (Arakilgo udalerria) hilerria egokitzeko lanak kontratatzeko, baldintza hauei jarraituz:

Kontrata bidezko aurrekontua: hogeita lau mila, hirurehun eta hirurogei euro. 24.360,00 euro.

Obrak egiteko epea: hiru hilabete.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: eskaintzak aurkeztuko dira Arakil Ibarreko Udalaren erregistroan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamahirugarren egun naturaleko 15:00ak arte.

Aurkeztu beharreko agiriak: zehaztuta daude baldintza administratibo partikularren pleguan, hori interesatuen eskura baitago Arakil Ibarreko Udalean.

Eskaintzak non eta noiz ireki: eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun baliodunean, 19:00etan, Egiarretako Kontzejuko aretoan.

Klausula administratibo partikular eta teknikoen plegua, bai eta obraren proiektua ere, lizitatzaileen eskura daude, azter daitezen, Arakilgo Udaleko bulegoetan, Irurtzunen.

Egiarretan, 2005eko uztailaren 13an._Kontzejuko burua, Alberto Reparaz.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ............., N.A.N. zenbakia: .........., nire izenean ez bada, ondokoa ordezkatuz: ........., helbidea: ........., N.A.N./I.F.Z.: ......... Egiarretako hilerria egokitzeko obrak egiteko proiektuaren, balidintza teknikoen pleguaren eta baldintza administratiboen pleguaren berri dut, eta hitz ematen dut horiek oso-osorik eginen ditudala, agiri horietan ezartzen dena hertsiki betez, zenbateko honen truke: .................. (euro, zenbakiz eta letraz) ....................., osotara honenbeste egiten baitu BEZari dagokiona gehituta: ....................... (euro, zenbakiz eta letraz) .................

Egiarretan, 2005eko ......................aren ................(e)an.

Iragarkiaren kodea: L0516079