97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

CABREDO

Oihan enkantea

Cabredoko Udalak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, plegu itxien bidez, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra, "Pecho la Venta", "El Grau" eta "Cerro Corto" alderdietan; 1.588 larizio pinu dira, 73,160 metro kubiko zur, 74,590 metro kubiko papera egiteko, eta 390,780 metro kubiko zutoinetarako egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 10.427,30 euro.

Behin-behineko fidantza: 208,55 euro.

Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen orria: interesatuen eskura dago Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan, Aguilar Kodeskoan baitago (Plaza Mayor, z.g.).

Proposamenak aurkezteko tokia eta epea: Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan, Aguilar Kodeskoan baitago (Plaza Mayor, z.g.), iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamaborzgarren egun balioduneko 12:30ak arte.

Proposamenak noiz irekiko: proposamenak aurkezteko epea amaitzen den egunean, 13:00etan, Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan, Aguilar Kodeskoan baitago (Plaza Mayor, z.g.).

Cabredon, 2005eko uztailaren 13an._Alkatea, Angel Jesús Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0516163