97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

A R T A X O A

0-3 urte bitarteko haurrendako ikastetxearen proiektua burura eramateko obra lehiaketa, Artaxoan

Artaxoako Udalak, 2005eko uztailaren 29an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, lizitaziorako deia egin du, prozedura irekia erabiliz eta lehiaketaren bidez, obra kontratu hau adjudikatzeko: "0-3 urte bitarteko haurrendako ikastetxearen proiektua burura eramatea, Artaxoan", Ramón Chocarro Iriarte, Catalina González Toda eta Iñigo Monreal Azcárate arkitektoek prestatua. Baldintza orokorrak hauek dira:

Kontratuaren aurrekontua (hasierako prezioa): laurehun eta laurogeita bederatzi mila eta laurogei euro eta berrogeita hemezortzi zentimo, BEZa barne (489.080,58 euro, BEZa barne).

Lehiaketan parte hartzeko behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren ehuneko 2, bederatzi mila zazpiehun eta laurogeita bat euro eta hirurogeita bat zentimo egiten baitu (9.781,61 euro).

Obrak egiteko epea: zortzi hilabete edo eskaintzan adierazten dena, epe laburragoa bada.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: eskaintzak Artaxoako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, 26 egun naturaleko epearen barrenean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bulego orduetan.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan ageri direnak, interesatuen eskura baitago.

Gutunazalak irekitzea eta kontratuaren adjudikazioa:

1._Lizitatzaileek aurkeztutako 1. gutunazala (Agiri administratiboak) eta 2. gutunazala (Agiri teknikoak) egiaztatzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo hirugarren egun baliodunean, kontratazio mahaiak aipatu agiriak kalifikatuko ditu. Ekitaldia ez da jendaurrean eginen.

2._Lizitatzaileek 3. gutunazalean aurkeztutako proposamen ekonomikoa irekitzea: Artaxoako Udaletxeko bilkura aretoan eginen da, jendaurrean, 1. eta 2. gutunazalak ireki ondoko bosgarren egun baliodunean, eguerdiko 12etan.

Interesa dutenek eskura izanen dituzte administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen pleguak, baita obrak burura eramateko proiektua ere, Artaxoako Herriko Etxean, bulego orduetan eta Rubio paper dendan, Iruñean (Bergamín, 10, telefonoa: 948-234640).

Argitara ematen da, interesatuek jakin dezaten.

Artaxoan, 2005eko abuztuaren 1ean._Alkate udalburua, Pedro María Egea Ortiz.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

Izena: ............., N.A.N. zenbakia: .........., nire izenean ez bada, ondokoa ordezkatuz: ........., helbidea: ........., N.A.N./I.F.Z.: ......... Artaxoan 0-3 urte bitarteko haurrendako ikastetxea egiteko obrak burura eramateko proiektuaren, baldintza teknikoen pleguaren zein klausula administratiboen pleguaren berri dut, eta hitz ematen dut horiek oso-osorik eginen ditudala, agiri horietan ezartzen dena hertsiki betez, zenbateko honen truke: ........................... (zenbakiz eta letraz) ..................... euro, osotara honenbeste egiten baitu BEZari dagokiona gehituta (100eko 16): ....................... (zenbakiz eta letraz) ............... euro.

(Eguna eta izenpea)

Oharra: proposameneko diru kopuruei dagokienez, letretan emandako kopuruak lehentasuna izanen du zenbakien gainean, eta BEZa barrenean duenak kopuru garbiaren gainean.

Iragarkiaren kodea: L0516890