97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BIDASOA ETA BERROARAN MENDIETAKO BILTZARRA

E D I K T U A

Biltzar honek plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du, ondoko oihan aprobetxamendua saltzeko, betiere Ingurumeneko zuzendari nagusiak 2005eko martxoaren 17an emandako 546 Ebazpenaren bitartez behar bezala baimenduta. Hona hemen:

2004ko plana

Alderdiak: Añerdi. Lotea: 1. Zuhaitz mota: intsinis pinua. Mozketa mota: bukaerako mozketa. Zuhaitz kopurua: 1.375. Zuraren bolumena (m³): 2.137. Egurraren bolumena (m³): 540. Zuraren balorazioa (euroak): 94.626,36. Egurraren balorazioa (euroak): 1.749,60. Balorazioa, guztira (euroak): 96.375,60.

Oharrak:

1._Baldintza teknikoen pleguko bigarren baldintzari jarraituz, kubikazioa gutxi gora-beherakoa da, eta kontratatzen dena da lehenengo baldintzan aipatzen den zuhaitz kopurua; kontratu hori adjudikazio-hartzailearen arrisku eta menturara gauzatuko da.

2._Hasierako prezioan ez da BEZa sartzen, aprobetxamendua besterentzean jasanarazi behar baita.

3._Bolumena kalkulatzerakoan, kontuan hartu da 7,5 cm-tik gorako lodiera puntarik finenean eta haren balorazioan sartu dira zur larria, enbor txikia eta birrintzeko materiala.

4._En el supuesto de que esta subasta quede desierta, se adjudicará el aprovechamiento forestal directamente a esta Junta Administrativa.

Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek gutunazal bat aurkeztu beharko dute, eta bertan bertze bi sartuko dituzte, idazkun hauekin:

1. gutunazala: "Dokumentazioa", non sartuko baitira Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Foru Legeko 67. artikuluan aipatzen diren dokumentu guztiak, baldintzen pleguan zehazten direnak (bertzeak bertze, honako hauek: NANa edo sozietatearen eraketako eskriturak; lizitazio prezioaren % 2ren balioko behin-behineko bermea eratu izanaren ziurtagiria, edo, bertzenaz, diru kopuru hori bera banku taloiaren bidez, etab.). Agiriek jatorrizkoak izan beharko dute edo, bertzenaz, behar bezala kautoturiko kopiak.

Orobat, enpresaren sailkapen agiria, indarra duena, sartuko da, jatorrizkoa edo behar bezala konpultsatutako fotokopia.

2. gutunazala: "Proposamen ekonomikoa", non sartuko baita lizitazioko lotea erosteko eskaintza ekonomikoa, iragarki honen bukaeran dagoen ereduaren arabera egina. Ez da onartuko eredu horri jarraitzen ez dion proposamenik.

PROPOSAMENAK NON-NOIZ AURKEZTU ETA IREKI

Proposamenak, interesatuek behar bezala bete eta sinaturik, udal idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hogeita seigarren egun naturaleko (larunbatak eta jaiegunak barne) eguerdiko hamabiak baino lehen. Onartutako proposamen ekonomikoak Arrizurriagako Biltzar Etxean irekiko dira, edo, bertzenaz, Doneztebeko Herriko Etxean, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo zazpigarren egun baliodunean, eguerdiko ordu bietan. Epearen azken eguna baliogabea bada, proposamenak aurkeztu eta irekitzeko eguna ondoko egun balioduna izanen da.

Proposamen bat aurkeztuz gero, ezin izanen da inola ere kendu, eta interesatuak hala eskatzen badu, behin-behineko fidantza galduko du, Biltzarrak konfiskatuko baitu.

Kontratazioa arautzen duten baldintza teknikoak, ekonomiko-administratiboak eta oihan loteak zehazteko egoera-orriak dagokien espedientearen barrenean daude, eta interesatuek eskuratu ahalko dituzte, Biltzarreko idazkaritzan aztergai baitaude.

Donezteben, 2005eko uztailaren 4an._Biltzarreko burua, sinadura ulertezina.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena:......................, herria: ..............., helbidea: ............, telefonoa: ....... , NAN zk.a: ........ nire izenean edo ondoko enpresaren izenean: ........................... (dagokiona), .................. zenbakiko enpresaren sailkapen agiria duena. Ezaguturik ..... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ........ko .....aren .....(e)an, argitara emandako enkantea, ..... zenbakiko lotea saltzeko ( ......... espezieko ......... zuhaitzek osatua), eta Nafarroako Gobernuko Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak ezarritako baldintza teknikoen pleguaren eta Bidasoa-Berroaran Mendietako Biltzarrak onetsitako baldintza ekonomiko-administratiboen pleguaren berri izanik, ezagutu eta oso-osorik onartzen baititut, aprobetxamenduaren adjudikazioa eskatzen dut, ............... (letraz eta zenbakiz) ............... euroren truke, eta aipatu baldintzen pleguei hertsiki loturik. Halaber, onartzen dut kubikazioa gutxi gorabeherakoa dela, kontratuaren xedea zutik dauden zuhaitzak direla eta aprobetxamendua adjudikazio-hartzailearen arrisku eta menturara gauzatuko dela. Orobat, onartzen dut eta konpromisoa hartzen dut errematea osorik ordainduko dudala bankuko abala, taloi adostua edo zuzenbidean onartutako bertze bermeren bat erabiliz, betiere kontratua behin betiko adjudikatu eta sinatu aurretik.

(Tokia, eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: L0515908