97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

ORISOAIN

2005. urteko plantilla organikoa

Orisoaingo Udalak, 2005eko apirilaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Orisoaingo Udaleko 2005. urteko plantilla organikoa.

Iragarkia paratuta udal oholean eta 2005eko 65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 1ekoan, ez da alegaziorik jaso.

Aditzera ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 20. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Funtzionarioak

Lanpostuaren izena: idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Garinoaingo Udalarekin partekatua.

Administrazio-kontratudunak

Lanpostuaren izena: idazkaria. Maila: A maila. Sarbidea: erregelamenduaren arabera. Egoera: jardunean. Lanpostuko osagarria: 100eko 26. Garinoaingo Udalarekin partekatua.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Orisoainen, 2005eko uztailaren 11n._Alkatea, María Victoria Labiano Alvarez.

Iragarkiaren kodea: L0515904