97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

ORBAITZETA

Aldaketa plantilla organikoan

Orbaitzetako Udalak, 2005eko uztailaren 13an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onestea erabaki du aldaketa bat Udalaren plantilla organikoan, albiente lanpostua zerbitzu anitzetako enplegatuarena bihurtzeko. 25 orduko lanaldia izanen du astean, E mailakoa da eta hutsik dago.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurrean egon bitartean inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikoz onetsitzat joko da.

Orbaitzetan, 2005eko uztailaren 14an._Alkate udalburua, Alberto Erdozain Goikoa.

Iragarkiaren kodea: L0516143