97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ZIZUR NAGUSIA

E D I K T U A

Alkatetzak, uztailaren 5ean emaniko 236/2005 Dekretuaren bitartez, honako hau xedatu du:

Udalerritik kanpo izateagatik, alkatea ordezkatzea.

Udalerritik kanpo izanen naiz aurtengo uztailaren 15etik 31ra bitartean, udako oporrak direla-eta.

Legeak ezartzen duenez, alkaterik ez denean _kanpoan izateagatik, adibidez_ alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunak egitea, izendapen ordenaren arabera. Hala ere, alkateordeak ezin izanen ditu eginkizun horiek hartu, baldin eta alkateak ez badizkio espresuki eskuordetzan ematen dekretu bidez; dekretu horrek ezarriko du eskuordetzaren nondik norakoa, eta 2005eko uztailaren 15etik aurrera izanen du eragina eskuordetzak; hori, edonola ere, ez da eragozpen izanen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu behar izateko.

Ebatzi dut:

1. José Manuel Vizcay Vilella lehen alkateordea eskuordetzea alkatearen eginkizunetarako, 2005eko uztailaren 15etik 31ra arte bete beharko baititu.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Zizur Nagusian, 2005eko uztailaren 5ean._Alkate udalburua, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L0515911