97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ORKOIEN

Alkatetzaren eskuordetza

Udal honetako alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen, 2005eko ekainaren 30ean. Hona haren testu osoa:

Kontuan hartuz alkatetza oporrak direla-eta herritik kanpo izanen dela uztailaren 4tik 31ra, biak barne. Kontuan hartuz, orobat, Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 47 eta 44. artikuluek eta haiekin bat heldu direnek xedatzen dutena,

Ebatzi dut:

Lehen alkateorde Carlos Arróniz Loyola jauna eskuordetzea alkate gisa ditudan eginkizun guztietarako, hain zuzen ere, uztailaren 4tik 31ra, biak barne, epe horretan alkatea kanpoan izanen baita.

Argitara ematen da orok jakin dezan, indarra duen legerian ezarritakoa betez.

Orkoienen, 2005eko uztailaren 1ean._Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0515858