97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

CINTRUENIGO

296/2005 Ebazpena

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Legean eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Legean eskumenen esleipenen gainean aurreikusitako arauetan ezarritakoari jarraikiz, Alkatetzari dagokio ebazpenak ematea eta kudeaketa egitea gai horien gainean sor daitezkeen afera guztiez den bezainbatean.

Komeni da, funtzionamendu arrazoiak direla-eta, kontu horien ebazpenari dagozkionetan eskuordetza egitea, xedea izanik administrazioaren jarduketa gobernatu behar duten ekonomi, zalutasun eta eraginkortasun printzipioekin are gehiago bat eginen duen kudeaketa.

Horiek horrela eta artikulu hauetan xedatutakoari jarraikiz: 30/1992 Legearen 13.a, 7/1985 Legearen 21.3 eta 23.4, 6/1990 Foru Legearen 30.4 eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43.etik 45.era, 46.4, 472. 48 eta 53.a.

Ebatzi dut:

1. Francisco Javier Bea Montes eskuordetzea, legegintzaldiaren gainerakoan Obrak, Hirigintza, Lurzorua eta Etxebizitza kudeatzeko, eta horren barnean:

_Eskuordetzako alorreko zerbitzu eta jarduketak zuzendu, bulkatu eta ikuskatzea, Alkatetzari horren berri emanez eta harekin koordinatuz.

_Haren eskumeneko alorretako aurrekontuak planifikatu, programatu eta gauzatzea, Udalaren aurrekontu orokorrean txertatu beharrez.

_Gaien betearazpena antolatu eta zuzentzea, gobernu organoen jarraibide eta erabakiak betetzen direla zainduz eta koordinatuz.

_Aipatu alorraren barnean partikularrekin sor daitezkeen aferen gaineko ebazpenak ematea.

2. Ahalmenen gaineko eskuordetza hau erabiltzean ematen diren ebazpen administratiboak interesatuari jakinaraziko zaizkio, inguruabar horren aipamena eginez, eta organo eskuordetza-emaileak emantzat joko dira.

3. Jakinaraz bekio ebazpen hau zinegotzi eskuordeari eta argitara bedi orok jakin dezan; Udalbatzari lehen osoko bilkuran emanen zaio horren berri.

Cintruenigon, 2005eko uztailaren 7an._Alkatea, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: L0516156