97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ARAS

86/2005 Alkatetzaren Ebazpena: udalerritik kanpo izateagatik, alkatea ordezkatzea

Udalerritik kanpo izanen naizenez aurtengo abuztuaren 6tik 29ra bitartean, udako oporrak direla-eta.

Legeak ezartzen duenez, alkaterik ez denean _kanpoan izateagatik, adibidez_ alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunak egitea, izendapen ordenaren arabera. Hala ere, alkateordeak ezin izanen ditu eginkizun horiek hartu, baldin eta alkateak ez badizkio espresuki eskuordetzan ematen dekretu bidez; dekretu horrek ezarriko du eskuordetzaren nondik norakoa, eta abuztuaren 6tik aitzina izanen du eragina eskuordetzak; hori, edonola ere, ez da eragozpen izanen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu behar izateko.

Ebatzi dut: Francisco Javier Murguiondo Marquínez lehen alkateordea eskuordetzea alkatearen eginkizunetarako; hark 2005eko abuztuaren 6tik 29ra arte beteko ditu.

Arasen, 2005eko uztailaren 13an._Alkatea, José Manuel Sáenz Quintero.

Iragarkiaren kodea: L0516084