97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CASCANTE

Cascanteko Udal Planeko Alde Zaharreko hirigintzako araudi partikularreko aldaketa, Udalak berak sustatua, behin betiko onetsita

Cascanteko Udal Planeko Alde Zaharreko hirigintzako araudi partikularreko aldaketa, Udalak berak sustatua, jendaurrean egoteko epea bukatu baita, Cascanteko Udaleko osoko bilkurak 2005eko ekainaren 17an hasiera batez onetsi ondotik; azterturik Miguel Angel Alonso del Val jaunak eta Rufino J. Hernández Minguillón jaunak aurkeztutako alegazioa, Cascanteko Udalak, 2005eko abuztuaren 3an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki du:

Lehenbizikoa._Ezestea Miguel Angel Alonso del Val eta Rufino J. Hernández Minguillón arkitektoek aurkeztutako alegazioa.

Bigarrena._Behin betiko onestea Cascanteko Udalak sustatutako Udal Planeko aldaketa, Alde Zaharreko hirigintzako araudi partikularrari buruzkoa, 2005eko ekainaren 17ko osoko bilkuran hasiera batez onetsi zen bezala.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2005eko abuztuaren 4an._Alkatea, María Angeles Ochoa Gorrindo.

Iragarkiaren kodea: L0517218