97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Repsol-Butano, S.A.k eskatutako administrazio baimenari buruzkoa, Sesmako udalerriko herrigunean (Nafarroa) 14 etxebizitzatarako petrolio-gas likidotuaren biltegia eta hodi bidezko propano komertzialaren banaketa sarea jartzeko.

Hidrokarburoen sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. eta 77. artikuluei jarraikiz, jendaurrean jarri da gasa banatzeko sarea eta PGL biltegietan gordetzeko estazioa egiteko proiektua. Ezaugarri hauek ditu:

Eskatzailea: Repsol-Butano, S.A.; helbidea: Imaz anaiak, 3 eta 5, Iruña (31002 PK).

Eskariaren helburua: administrazio baimena, 14 etxebizitzatarako petrolio-gas likidotuaren biltegia eta hodi bidezko propano komertzialaren banaketa sarea jartzeko, etxeetan erabiltzeko.

Tokia: 4.880 litroko biltegia egin gogo da, E0 multzoarena, 2. poligonoko 710. lurzatian lur azpiko biltegi finko bat jarriz. Lurruntzea naturala izanen da.

Ezaugarriak: propano komertziala gas fasean banatzeko oinarrizko sarea biltegi horretatik abiatu eta adar batzuetan lur azpitik joanen da. Polietilenozko hodiez guztira 159 metro eginen dute (SDR 11 dentsitate ertaina, UNE 53333); 40 eta 20 mm-ko diametro nominalak hartuneetaraino, eta kobrezko 14 metro hodi hartuneetan. Eraikin edo fatxadako armairu bakoitzean hautatu eta hartze balbulak edukiko dituzte.

Sarea orduroko 5,74 Nm³/h-ko emarirako prestatu da gehienez. Auzoberri osoak (14 etxebizitza) 1,75 kg/cm²-ko presioa izanen du hasieran. Tokirik urrunenean bermatzen da 1,74 kg/cm²-ko presioa gutxienez. Gehieneko kontsumoa 63,53 kg-koa izanen da egunean eta 23.000 kg-koa urtean.

Aurrekontua: egin asmo den instalazioaren aurrekontuak bi mila bostehun eta lauretan hogeita hamalau euro eta hiruretan hogeita hiru zentimo egiten du (2.594,63 euro).

Egiteko epea: instalazioak egiteko epea 6 hilabetekoa izanen da gutxi gorabehera, lanak hasten direnetik kontaturik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta espedientea aztertzeko aukera izan dadin Industri Segurtasunaren Zerbitzuan, Iruñeko Tomás Caballero parkea, 1 (Fuerte Príncipe II), 5. solairua, 8:30etik 14:30 arte, eta nahi diren alegazioak aurkez daitezen, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean.

Iruñean, 2005eko ekainaren 28an._Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: F0515425