97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Repsol-Butano, S.A.k eskatutako administrazio baimenari buruzkoa, Lapoblaciongo udalerriko herrigunean 14 etxebizitzatarako eta egun dauden beste 6 etxebizitzatarako petrolio-gas likidotuaren biltegia eta hodi bidezko propano komertzialaren banaketa sarea jartzeko.

Hidrokarburoen sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. eta 77. artikuluei jarraikiz, jendaurrean jarri da gasa banatzeko sarea eta PGL biltegietan gordetzeko estazioa egiteko proiektua. Ezaugarri hauek ditu:

Eskatzailea: Repsol-Butano, S.A.; helbidea: Imaz anaiak, 3 eta 5, Iruña (31002 PK).

Eskariaren helburua: administrazio baimena, 14 etxebizitzatarako eta egun dauden beste 6 etxebizitzatarako petrolio-gas likidotuaren biltegia eta hodi bidezko propano komertzialaren banaketa sarea jartzeko, etxeetan erabiltzeko.

Tokia: 6.650 litroko biltegia egin gogo da, E-1 multzoarena, 1. poligonoko 97. lurzatian lur azpiko biltegi finko bat jarriz. Lurruntzea naturala izanen da.

Ezaugarriak: propano komertziala gas fasean banatzeko oinarrizko sarea biltegi horretatik abiatu eta adar batzuetan lur azpitik joanen da. Polietilenozko hodiez guztira 366 metro eginen dute (SDR 11 dentsitate ertaina, UNE 53333); 40 eta 20 mm-ko diametro nominalak hartuneetaraino, eta kobrezko 20 metro hodi hartuneetan. Eraikin edo fatxadako armairu bakoitzean hautatu eta hartze balbulak edukiko dituzte.

Sarea orduroko 9,38 Nm³/h-ko emarirako prestatu da gehienez. Auzoberri osoak (20 etxebizitza) 1,75 kg/cm²-ko presioa izanen du hasieran. Tokirik urrunenean bermatzen da 1,74 kg/cm²-ko presioa gutxienez. Gehieneko kontsumoa 104,07 kg-koa izanen da egunean eta 37.900 kg-koa urtean.

Aurrekontua: aurreikusitako instalazioaren aurrekontua hiru mila zazpiehun eta hiruretan hogeita sei (3.766) eurokoa da.

Egiteko epea: instalazioak egiteko epea 6 hilabetekoa izanen da gutxi gorabehera, lanak hasten direnetik kontaturik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta espedientea aztertzeko aukera izan dadin Industri Segurtasunaren Zerbitzuan, Iruñeko Tomás Caballero parkea, 1 (Fuerte Príncipe II), 5. solairua, 8:30etik 14:30 arte, eta nahi diren alegazioak aurkez daitezen, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean.

Iruñean, 2005eko ekainaren 28an._Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: F0515424