97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

61/2005 FORU AGINDUA, uztailaren 28koa, Toki Administrazioko kontseilari eta Gobernuaren eledunak emana, Francisco Javier Rey Bacáicoa, Argitalpenak Sustatu eta Zabaltzeko Bulegoko burua, kargutik kentzen duena. Kargu-uzte horrek uztailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, uztailaren 15eko 1492/2005 Ebazpenaren bidez, Francisco Javier Rey Bacáicoa erdi mailako teknikariari borondatezko eszedentzia onartu zion. Eszedentzia horrek 2005eko uztailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak, egun horretantxe itzuliko baita Maisu-Maistren Kidegora, jarduneko irakasle lanetara.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 27. artikuluko 3. idatz-zatiarekin bat, bulego guztietan buru bana izanen da, Foru Komunitateko Funtzio Publikoari buruzko legerian xedaturikoarekin bat izendatu eta kargutik kenduko dena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren ataleko 2. paragrafoan ezartzen du bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko seigarren xedapen gehigarriak, 1. idatz-zatian, xedatzen du kasuan kasuko unitate organikoa zer departamenturi dagoen atxikia eta bertako titularrak izendatuko dituela bulegoburuak bitarte baterako.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Francisco Javier Rey Bacáicoa, Argitalpenak Sustatu eta Zabaltzeko Bulegoko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzte horrek uztailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau igortzea interesatuari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko uztailaren 28an._Toki Administrazioko kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F0516656