97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

97/2005 FORU DEKRETUA, uztailaren 4koa, etxebizitza arloko jarduketa babesgarrietarako mailegu kualifikatuei aplikatuko zaien urteko korritu-tasa efektiboa finkatzen duena, 1997an finantza-entitateekin eginiko lankidetza hitzarmenen gerizan.

Ekainaren 23ko 167/1997 Foru Dekretuak etxebizitza arloko jarduketa babesgarrietarako 1995ean finantza-entitateekin eginiko lankidetza hitzarmenen gerizan ematen diren maileguen baldintzak arautu zituen. Foru dekretu horren 2. artikuluak ezartzen zuen mailegu horien urteko korritu-tasa efektiboa (UTB) urtean behin berrikusiko zela, 1998ko uztailaren 1etik aurrera eta emandako maileguen amortizazioa arte. Tasa horrek uztailaren 1etik aurrera izanen du indarra. Berrikuspena foru dekretu baten bidez eginen da, foru dekretu hartan aurreikusten den formula erabiliz.

Horiek horrela, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzakoak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2005eko uztailaren 4an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Urteko korritu-tasa efektibo aldatua.

1. Ehuneko 3,008 izanen da urteko korritu-tasa efektiboa, laguntzarik gabea, 1997an finantza-entitateekin eginiko lankidetza hitzarmenen gerizako mailegu kualifikatuentzat, etxebizitza arloko jarduketa babesgarriak finantzatzeko. Finantza-entitateek ezin izanen dute, inola ere, urteko korritu-tasa efektibo altuagorik aplikatu, zein diren ere ordaintzeko aplikatzen diren mugaegunen arteko epea.

2. Korritu-tasa berria efektiboa bizirik dauden mailegu kualifikatuei aplikatuko zaie, eta 2005eko uztailaren 1etik aitzina hartuko du indarra.

3. Berraztertutako tasa efektiboa mailegu-hartzaileari dagokion tasa laguntza gabea baino txikiagoa bada, korritu-tasa efektibo bi horietako lehena aplikatuko da.

Iruñean, 2005eko ekainaren 4an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0515956