7. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Oibarko El Saso aldeko lurzati berrantolamendurako oinarrien eta erabakiaren agiri bakarra onesten duena.

Oibarko El Saso aldeko lurzati berrantolamenduan, martxoaren 31ko 65/2003 Foru Dekretuaren bidez onura publikokoa izendatua, interesa duten guztiei jakinarazten zaie Landa Garapenerako zuzendari nagusiak, abenduaren 2ko 1215/2004 Ebazpenaren bidez, alde horretako lurzati berrantolamendurako oinarrien eta erabakiaren agiri bakarra onetsi duela, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 32. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Agiri bakarra jendaurrean egonen da Oibarko Herriko Etxean, hilabetez, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik zenbatuta.

Hona hemen aztergai diren agiriak: jabeen zerrenda, zamen eta bestelako zuzenbidezko egoeren titularren zerrenda, lurren sailkapena eta ordain-koefizienteak, ereduko lurzatien zerrenda, berrantolamenduaren barruko lurzati periferikoak, kanpo gelditu diren lurzatiak, ustiapenerako oinarrizko eremuak, herrilurrak mugatzeko akta, landatzeko eskubideak, lurreko berezko balioak, jabetzako banakako buletinak, jabetzarean banaketa berria adierazten duten agiri grafikoak, jabeen zerrenda bat, non hasiera batean bakoitzari dagozkion finkak adieraziko baitira, jabetzaren antolamendu berriaren ondorioz ezarri behar diren finka-zortasunen zerrenda, hala bada, ureztaketa eremuko mugak, halakorik bada, eta aldea osatzen duten sei poligonoetako planoa.

Oinarrien eta erabakiaren agiri bakarraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete berrantolamenduan interesatu direnek, Nafarroako Gobernuan, hilabeteko epean, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko egunetik hasita. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorb., 1, Iruña) edo Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (Alondegi kalea, 1, 31002, Iruña) aurkeztuko dira. Jakinarazpen ondorioetarako, helbide bat adierazi beharko da.

Iruñean, 2004ko abenduaren 9an._Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Paz Martínez Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0418914