7. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

T U T E R A

E D I K T U A

Honen bidez jakinarazten da Tuterako Udalak jaso duela Udalaren hilerriko hilobi baten gaineko kontzesio administratiborako idazkia, ondoko datu hauek dituena:

Espedientearen zenbakia (sarrera eta data): 14697/04, 2004ko azaroaren 9koa.

Eskabidearen tokia eta data: Tuteran, 2004ko azaroaren 8an.

Eskatzailea: Inocenta Tomasa Pérez González.

Udalaren zein bulegotan tramitatua: Antolaketa eta Langileria. Zerbitzu orokorrak. Herriko Etxea. Plaza Vieja, 1, lehen solairua.

Panteoi edo horma-hobiaren zenbakia: 81. hilobia.

Kokapena: hilerria, alde zaharra.

Liburua: 1.

Egungo titularra: Silvina González Jaso.

Titular izan nahi duena: Inocenta Tomasa Pérez González.

Eskaerari erantsitako agiriak: Fotokopiak: Anselmo Gregorio Jiménez Blancoren _Silvina González Jasoren ezkontidearen_ heriotza ziurtagiriaren kopia, Anselmo Jiménez Blancoren eta Silvina González Jasoren ermandadeko testamentu irekiaren kopia, Anselmo Gregorio Jiménez Blancok eta Silvina Gonzálezek Inocenta Tomasa Pérez Gonzálezen alde egindako adopzio sinpleko eskrituraren kopia eta, azkenik, zinpeko deklarazioa, eskubideen edo bidezko interesen titularrik ez dagoela dioena.

Eskaeraren xedea: titulartasuna aldatzea.

Interesa duten pertsona fisiko eta juridikoek espedientea aztertzen ahalko dute, jendaurrean egonen baita Zerbitzu orokorretako bulegoetan _lehenbiziko solairuan_, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta denbora horretan alegazioak egiten ahalko dituzte eta espedienteari eransteko dokumentuak edo beste zernahi ekarri, beren ustez espedientean sartzeko egokiak badira, betiere jakinik halakoak Tuterako Herriko Etxeko erregistro orokorrera bidali beharko dituztela (Plaza Vieja, 1).

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2004ko azaroaren 22an._Zinegotzi eskuordea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0418852