7. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

SAN ADRIAN

Arau Subsidiarioetako aldaketa behin betiko onetsirik

San Adriango Udalak, 2004ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

"Lehenbizikoa._Planeamenduko eta hirigintzako kudeaketako tresnen tramitazioaren etena bertan behera uztea, hain zuzen ere A-12 eremu homogeneoko A proposamenean (240. etxe saila), katastroko 970. lurzatian.

Bigarrena._Behin betiko onestea San Adriango Planeamendurako Arau Subsidiarioetako aldaketa, "Los Rosales", S.L. urbanizazio enpresak sustatua, Jesús María Gil-Alías Madorrán arkitektoak prestatu eta E.H.A.E.O.k 2004ko maiatzaren 19ko datarekin ikus-onetsitako proiektuari jarraituz. A-12 eremu homogeneoko A proposamenean (240. etxe saila) katastroko 970. lurzatiaren antolamendu xehekatuari eragiten dio, eta haren bidez eraikuntzaren tipologia aldatu nahi da, isolatua edo parekatua gabe tipologia ilarakoa izan dadin, eta orobat gutxieneko lurzatia aldatzea, 200 m²-koa izanen baita, baita lurzatiaren gutxieneko frontea ere, 6 metrokoa izanen baita. Gainerako determinazioak, berriz, beren horretan gelditzen dira delako 970. lurzatian.

Hirugarrena._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea argitara dezaten. Orobat, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura ere igorriko da ale bat, behar bezala eginbidetua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/02 Foru Legearen 81. artikuluan ezarritakoa betetzeko."

Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 69. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

San Adrianen, 2004ko azaroaren 29an._Alkatea, Emilio Ignacio Ruiz Lorente.

Iragarkiaren kodea: L0418687