7. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ERRIBERRI ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2004ko aurrekontuko aldaketa behin betikoz onetsita

Erriberri aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Batzarrak, 2004ko maiatzaren 4an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2004ko aurrekontu orokor eta bakarrean kreditu gehikuntza sortzeko espedientea. Erabakiaren berri ematen zuen iragarkia 2004ko 79. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, uztailaren 2an.

Jendaurreko epean ez da erreklamaziorik ez alegaziorik aurkeztu; hortaz, Batzarrak behin betikoz onestea erabaki du aho batez 2004ko irailaren 28an.

Kreditu gehikuntza:

1 3112 13105 kontusaila. "Ordains. famili lang. ordezkapenak". Zenbatekoa: 5.300,00 euro.

1 3112 16002 kontusaila. "Gizart. Segur. famili lang. ordezkapenak". Zenbatekoa: 2.000,00 euro.

Guztira: 7.300,00 euro, diruzaintzako gerakinen kontura finantzatua.

Erriberrin, 2004ko azaroaren 22an._Mankomunitateko burua, Vanesa Araiz Reinaldo.

Iragarkiaren kodea: L0418694