7. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Lizitazio iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Izarbeibarko Mankomunitateak, 2004ko abenduaren 1ean egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketarako dei egitea:

Kontratuaren xedea: ondoko proiektuko obrak kontratatzea: Hornidura nahiz saneamendu sareak eta zoladura berritzea Obanosko U-7an (Maerma) .

Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, sailkapenarekin, lehiaketa publikoaren bidez.

Kontratazio aurrekontua: 508.656,18 euro (BEZa barne).

Enpresaren sailkapena: E taldea, 1. azpitaldea, E kategoria.

Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura izanen da Copy Wind dendan (Errioxa kalea, 4, Iruña; telefono zk.: 948276155).

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren ehuneko 2.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Mankomunitatearen erregistroan (Mendigorriko errep., 1, Gares), hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: Izarbeibarko Mankomunitatean, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta zazpigarren egun baliodunean, hamabietan.

Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.

Garesen, 2003ko abenduaren 29an._Mankomunitateko burua, Alfredo Morales Vidarte.

Iragarkiaren kodea: L0500110