7. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

I R U Ñ A

Plegua onestea, Iturramako apartamentu babestuetarako altzariek, etxetresna elektrikoek eta beste hainbatek osatzen duten oinarrizko ekipamenduaren zein eraikin berean dauden bulegoetarako altzarien hornidurarako

Iruñeko Tokiko Gobernu Batzarrak 2004/12/30ean hartutako 12/SS Erabakiaren bitartez, onetsi egin ziren hala klausula administratiboen plegua nola baldintza teknikoena, Iturramako apartamentu babestuetarako altzariek, etxetresna elektrikoek eta beste hainbatek osatzen duten oinarrizko ekipamenduaren zein erakin berean dauden bulegoetarako altzarien hornidurarako lehiaketarako, betiere ondoko baldintza orokorrekin bat:

Oinarrien xedea: aipatutakoa.

Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 393.630,87 euro.

Oinarriak non jaso: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean (Casa Marceliano etxea, Merkatuko kalea, 7 eta 9) eta Zapateria kaleko 40-3.ean.

Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean (Casa Marceliano Etxea, Merkatuko kalea, 7-9), betiere galdatutako agiriekin batera. Proposamenak Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Merkatuko kalea, 7-9, Iruña), hogeita seigarren egun naturalera bitartean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta biharamunetik aitzina. Mugaeguna egun baliogabea izanez gero, hurrengo egun baliodunean ere aurkeztu ahalko dira proposamenak.

Iruñean, 2004ko abenduaren 31n._Gizarte Ekintzako Zinegotzi Delegatua, María Concepción Mateo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0500183