7. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

GASTIAIN

3.853 pinu enkantean

Plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen da ondoko oihan aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

Lote bakarra._3.853 pinu, 516,800 metro kubiko zur, 897,50 metro kubiko zutoinetarako eta 1.615 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 32.268,10 euro.

Proposamenak, iragarkiaren bukaeran agertzen den ereduari jarraituz, enpresaren sailkapen agiria eta 645,36 euroko behin-behineko fidantza aurkeztu beharko dira, Alkatetzan edo Idazkaritzan, 2005eko martxoaren 2ko eguerdiko ordu bata baino lehen. 2005eko martxoaren 3an irekiko dira pleguak, Kontzejuaren bilkura aretoan, 19,30:00etan.

Gainerako baldintza ekonomiko eta administratiboak idazkaritzan daude, interesatuen eskura.

Gastiainen, 2004ko abenduaren 22an._Kontzejuburua, Rubén Landa Martínez.

PROPOSAMEN EREDUA

Izen-abizenak: .........., herria: ............ Gastiainen 3.853 pinuko lote baten enkantea eginen dela dioen iragarkiaren berri izan dut, eta haie truke ............ (letraz eta zenbakiz) ............ euro eskaintzen ditut. Gastiaingo Kontzejuak eta Nafarroako Gobernuak ezarritako baldintzei lotuko natzaie, irakurri eta haiekin ados bainago.

(Tokia, eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: L0419430