7. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ERRIBERRI ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantza fiskala aldaturik. Hasierako onespena

Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Batzarrak, 2004ko irailaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Erriberrin, 2004ko azaroaren 22an._Mankomunitateko burua, Vanesa Araiz Reinaldo.

Iragarkiaren kodea: L0418697