54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CINTRUENIGO

Merkataritzaldearen estatutuak eta kudeaketa oinarriak behin betikoz onetsirik

Udalak, 2005eko apirilaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, bertzeak bertze:

Merkataritza aldearen estatutuak eta kudeaketa oinarrien behin betiko onespena

Kontuan harturik Udal honek hasiera batean onetsi zuela, 2004-12-30eko bilkuran, Cintruenigoko merkataritzaldeko konpentsazio batzordearen estatutu eta jarduketa oinarrien proiektua, Costa Esmeralda, S.L.k abiarazia.

Erabaki hura jendaurrean egon zen, otsailaren 11n 18. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta, eta banan-banan jakinarazi zitzaion jabe bakoitzari, inork alegaziorik aurkeztu gabe.

Ikusirik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 161. artikuluak xedatutakoa.

Aho batez erabaki da:

1. Behin betikoz onestea Cintruenigoko merkataritzaldeko konpentsazio batzordearen estatutuen eta jarduketa oinarrien espedientea, Costa Esmeralda, S.L.k abiarazia.

2. Erabaki hau ukitutako jabeei jakinaraztea, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Cintruenigon, 2005eko apirilaren 8an._Alkatea, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: L0510284