54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

URROTZ

Udalaren laborantzako lurren eta belarren aprobetxamendua eskatzeko epea irekirik

Ekitaldi honetan bukatuko dira laborantzako lurren errentamendua eta Udalaren belarren errentamendua. Beraz, aprobetxamendu horietarako eskubidea izan uste duten herritar guztiei jakinarazten zaie bai laborantzako lurren bai Udalaren belarren aprobetxamenduaren eskariak aurkezteko epea ireki dela.

Eskabideak, Herriko Etxean bil daitekeen ereduaren araberakoak, udal idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamaborzgarren eguneko 13:00ak baino lehen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Urrotzen, 2005eko apirilaren 7an._Alkate udalburua, Juana María Lecumberri Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0510285