54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

OLTZA ZENDEA

Hasiera batean onetsirik Arazuri-Orkoiengo industrialdeko 3.3 lurzatiaren xehetasun azterlana. Lerrokaduren aldaketa

Oltza Zendeako Udaleko Gobernu Batzordeak, 2005eko martxoaren 11n egin bilkuran, bertzeak bertze, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehenbizikoa._Hasiera batean onestea Dura Automotivek sustatu duen xehetasun azterlana, Arazuri-Orkoiengo industrialdeko 3.3 lurzatiaren frontean lerrokadurak aldatu beharrez, fatxadan dauden xurgagailuak itxi ahal izateko; Luis Martín Sánchez ingeniariak prestatua da eta dagokion elkargo ofizialak ikus-onetsi zuen, 2005eko urtarrilaren 28an.

Bigarrena._Espedientea jendaurrean hogei egunean egotea, iragarkiak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta hemengo prentsan argitaratuta.

Hirugarrena._Ebazpen hau interesatuei jakinaraztea.

Oltza Zendean, 2005eko martxoaren 21ean._Alkatea, Juan Antonio Erburu.

Iragarkiaren kodea: L0510276