54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ORKOIEN

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Orkoiengo Udaleko alkate udalburuak, 2005eko martxoaren 23an eman ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Mendikur etxebizitzetarako eremuko G1etik G10era bitarteko lurzatien xehetasun azterlana, Pamplonesa de Viviendas, S.L.k sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Orkoienen, 2005eko apirilaren 3an._Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0510232