54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

A M I L L A O

"Arbiulinen bidea zolatzea" izeneko obren kontribuzio berezia

Amillaoko Udalak 2004ko apirilaren 2an egin osoko bilkuran erabaki zuen, Arbiluingo bidea konpontzeko obrei ekiteko, obraren kostuaren ehuneko 85eko kontribuzio berezia aplikatzea, obraren onura jasotzen duten jabeek ordain dezaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 8. atalarekin bat (109. artikulutik 117.era).

Kontribuzio bereziei buruzko erabakia jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita, bidezko interesa dutenek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Halaber, kontribuzio berezien erabakiaren jendaurreko aldiak iraun bitartean, obrek ukitutako jabeek edo titularrek zergadunen administrazio elkarteak eratzen ahalko dituzte, aipatu Legeko 119 eta 120. artikuluetan ezarritako baldintzekin.

Erregelamenduz agindutako epean inork ez badu erreklamaziorik egiten, hasierako onespenaren erabakia behin betiko bihurtuko da.

Amillaon, 2005eko martxoaren 18an._Alkatea, Jesús María Vicente Erdozain.

Iragarkiaren kodea: L0505184