54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXAURI

UE 5G-2 unitateko kostuen behin betiko likidazioa hasiera batean onetsirik

Udal honek, 2004ko azaroaren 4an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

"Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 152.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Udal honek hau erabaki du, legez eskatutako gehiengoa duela:

1. Hasiera batean onestea UE 5G-2 unitateko kostuen behin betiko likidazioa.

2. UE 5G-2 unitateko kostuen behin betiko likidazioa jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

3. Erabaki hau jabeari jakinaraztea".

Etxaurin, 2005eko martxoaren 31n._Alkatea, José Javier Erro Larrea.

Iragarkiaren kodea: L0505504