II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ETXAURI
UE 5G-1 unitateko kostuen behin betiko likidazioa hasiera batean onetsirik
Udal honek, 2004ko azaroaren 4an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:
"Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 152.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Udal honek hau erabaki du, legez eskatutako gehiengoa duela:
1. Hasiera batean onestea UE 5G-1 unitateko kostuen behin betiko likidazioa.
2. UE 5G-1 a unitateko kostuen behin betiko likidazioa jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.
3. Erabaki hau jabeari jakinaraztea".
Etxaurin, 2005eko martxoaren 31n._Alkatea, José Javier Erro Larrea.
Iragarkiaren kodea: L0505502