54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXAURI

UE 4X unitateko kostuen behin betiko likidazioa. Hasierako onespena

Udal honek, 2004ko azaroaren 4an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

"Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 152.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Udal honek hau erabaki du, legez eskatutako gehiengoa duela:

1. Hasiera batean onestea UE 4X unitateko kostuen behin betiko likidazioa.

2. UE 4X unitatearen kostuen behin betiko likidazioa jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

3. Erabaki hau jabeari jakinaraztea".

Etxaurin, 2005eko martxoaren 31n._Alkatea, José Javier Erro Larrea.

Iragarkiaren kodea: L0505495