54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

RIBAFORADA

2005eko aurrekontua hasiera batean onetsirik

Ribaforadako Udalak, 2005eko martxoaren 9an egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zituen Udalaren aurrekontu orokor eta bakarra (udal diruzaintzako gerakina sartuta), aurrekontua betearazteko oinarriak eta toki erakunde autonomoen aurrekontuak, hots, Kirolen Udal Kontseiluarena eta Udalaren Musika Eskolarena, 2005. urteko ekitaldirako.

6/90 Foru Legearen 276.1 artikuluari eta 2/95 Foru Legearen 202.ari jarraituz, aurrekontu hori udal bulegoetan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako legeetako artikuluetan ezarri bezala.

Ribaforadan, 2005eko martxoaren 14an._Alkate udalburua, José Antonio Villafranca.

Iragarkiaren kodea: L0505320