54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

VIANA

Hornidura kontratatzeko lehiaketa

Vianako Udaleko alkate udalburuak, 2005eko apirilaren 13ko 217 Ebazpenaren bitartez, lehiaketa eginen du ondoko kontratua adjudikatzeko:

Kontratuaren xedea: atzerakako hondeamakinaren hornidura kontratatzea.

Emateko epea: 30 egun.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa bidezko prozedura irekia.

Hasierako aurrekontua, guztira: 67.750 euro, BEZa barne.

Behin-behineko bermea: 1.355 euro.

Proposamenak aurkezteko tokia eta epea: Vianako Udaleko erregistro orokorrean, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, 14:00ak arte.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguko 18. klausulan aipatzen direnak.

Proposamenak postaz igortzen baditu lizitatzaileak, zer egun eta ordutan egin zuen egiaztatu beharko du, eta kontratazio organoari hori bera jakinarazi, faxez edo telegramaz, betiere aurkezteko epea bukatzen den egun eta orduen barnean.

Baldintza horiek bete ezean ez da iragarki honetan aipatzen den epetik kanpo iristen den proposamenik onartuko.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: Vianako Udaletxeko bilkura aretoan, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun balioduneko 12:00etan. Ekitaldi irekia izanen da. Egun hori larunbata bada, hurrengo egun baliodunean irekiko dira.

Baldintza teknikoen eta klausula administratiboena pleguak interesatuen eskura daude, agiriak eta informazioa eskuratzeko, Vianako Udaleko bulegoetan, Foruen plazako 1 zenbakian.

Vianan, 2005eko apirilaren 20an._Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0511131