54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

E G U E S I B A R

Deialdia, Sarrigurengo Kirol Hiria eraikitzeko obren lehiaketa publikorako

Osoko bilkurak 2005eko urtarrilaren 27an hartutako erabakiari jarraituz, lizitaziorako deialdia egiten da, baldintza orokor hauekin:

Kontratuaren xedea: Sarrigurengo Kirol Hiria eraikitzeko obrak.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa publikoa eta tramitazio arrunta.

Enpresaren sailkapena:

C taldea, 2. azpitaldea, d) kategoria.

C taldea, 6. azpitaldea, e) kategoria.

I taldea, 1. azpitaldea, d) kategoria.

Kontrataren aurrekontua: 7.984.918,70 euro.

Behin-behineko bermea: 159.698,37 euro.

Egiteko epea: 22 hilabete.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: eskaintzak Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, lizitazio iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan agertzen direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak behar dute izan edo, bestela, kopia kautotuak.

Klausula administratiboen plegua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Repronet kopia dendan (Remiro de Goñi, behea, Iruña, 948-18-92-16 telefonoa).

Eguesen (Eguesibar), 2005eko apirilaren 26an._Alkate udalburua, José A. Andía García De Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0511129