54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

I R U Ñ A

San Ferminetan 2005ean saltoki finkoetan saltzeko baimenak

Hiritarren Babeseko Alorreko zinegotzi delegatuak 2005eko apirilaren 15ean emandako ebazpenaren bidez, onetsi ziren 2005eko sanferminetan saltoki finkoen instalaziorako baimenak emateko bete behar diren baldintzak.

Eskaintzak aurkezteko epea: 26 egun natural, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina (egun zehatza prentsan argitaratuko da).

Fidantza: 155 euro.

Argibideak eta baldintzen plegua: Hiritarren Babeseko Alorraren bulegoetan, Iratxeko monasterioaren kaleko 2an, 9:00etatik 14:00etara.

Iruñean, 2005eko apirilaren 22an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0511052