54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

L I Z A R R A

Laguntza eta obra kontratazioa

Deia egiten duen organoa: Lizarrako Udala.

Kontratuaren xedea: Lizarrako San Frantzisko Xabierkoa kalea/Coronacion plaza inguruan autoendako lurrazpiko aparkalekua egiteko proiektua eta obrak kontratatzea.

Adjudikatzeko prozedura eta tramitazioa: tramitazio irekia, prozedura arrunta, lehiaketa bidez.

Kontratuaren prezioa, gehienez: 5.019.941,27 euro (gastu orokorrak, I.M. eta BEZa sartuta).

Behin-behineko bermea: 100.398,83 euro.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren, ekonomikoen eta teknikoen pleguan ageri direnak.

Eskaintzak non eta noiz aurkeztu: Lizarrako Udaleko erregistro orokorrean, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: Lizarrako Herriko Etxean, Sorkunde Garbiaren pasealekuan, 1 zenbakian.

Klausula administratibo partikularren, ekonomikoen eta teknikoen plegua eta agiri teknikoak interesatuen eskura daude Lizarrako udal bulegoetan, Sorkunde Garbiaren pasealekuan, 1 zenbakian. Halaber, klausula administratibo partikularren, ekonomikoen eta teknikoen plegua interesatuen eskura dago Infolocal 012 telefonoan.

Lizarran, 2005eko apirilaren 20an._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0510898