54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ITUREN

Lehiaketa, Aurtitz auzoko kaleetan hornidura eta saneamenduko sareak berritu eta kaleak zolatzeko lanak adjudikatzeko

Iturengo Udalak lizitazio publikorako deia egin du, idazpuruan aipatutako lanak adjudikatzeko, lehiaketa irekiaren bidez.

Xedea: Iturengo (Nafarroa) Aurtitz auzoan, Iturengo zeharbidean eta Kastinea eta Lopetxenea etxeen ondoko pasabideetan, hornidura eta saneamenduko sareak berritu eta kaleak zolatzeko lanak kontratatu eta egitea. 1. fasea: Aurtitz auzoa", Santiago Sáinz de los Terrenos Goñik prestatutako proiektuaren arabera.

Aurrekontua: kontratuaren aurrekontua zazpiehun eta berrogeita hemezortzi mila laurehun eta berrogeita hamalau euro eta laurogeita bi zentimo da (758.454,82 euro).

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: udal idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hogeigarren egun balioduneko 14:00ak arte.

Proposamenak non eta noiz ireki: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta zazpigarren egun baliodunean, 13:00etan, Udaletxean.

Proiektua eta klausula ekonomiko-administratiboen plegua interesatuen eskura daude udal idazkaritzan eta Iruñeko Rubio paper-dendan, Francisco Bergamín kaleko 10 zenbakian.

Iturenen, 2005eko apirilaren 20an._Alkatea, José María Gorosterrazu Elizalde.

Iragarkiaren kodea: L0510862