54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

CABANILLAS

Beilatokia eraikitzeko orubea salgai

Udalak plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du, 114 metro karratuko orubea saltzeko (handitzeko aukera dago baldintzei jarraituz), hain zuzen ere Paseo Pamplonako 5 zenbakia duena eta Fueros de Navarra kalearekin muga egiten duena. Hirilurren katastroan: 2. poligonoko 985. lurzatia.

Enkanterako hasierako prezioa: 2.000 euro, gehi dagokion BEZa.

Behin-behineko fidantza, enkantean parte hartu ahal izateko: 300 euro.

Instalazioa eraikitzeko eta martxan jartzeko epea: sei hilabete.

Gainerako baldintzak udal bulegoetan daude.

Eskaintzak Herriko Etxean aurkeztuko dira, hemen ondotik ageri den ereduaren arabera, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita ondoko hamabost egun naturaleko epean. Epea larunbat edo jaiegunean bukatzen bada, hurrengo egun baliodunean aurkeztu ahalko dira.

EREDUA:

Izena: ............................., helbidea: ................., IFZ/IFK zenbakia: ................, jakinik Cabanillasko Udalak (Nafarroa) iragarkia argitaratu duela ....... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, beilatokia egiteko enkanteko orube horren truke ............... euro gehi BEZa eskaintzen ditut, eta konpromisoa hartzen dut espresuki, enkantearen baldintzak beteko ditudala, ezagutzen baititut.

(Eguna eta sinadura)

Cabanillasen, 2005eko apirilaren 19an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0510778