54. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

913/2005 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako tituludun izateko lanpostu huts bat (Aurrea hartzeko Diziplinak: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea) oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi, epaimahaiaren behin betiko osaera finkatu eta oposizioko lehenbiziko ariketa noiz eginen den ezartzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, abenduaren 13ko 2785/2004 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Unibertsitateko goi mailako tituludun izateko lanpostu bat (Aurrea hartzeko Diziplinak: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea) oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2005eko urtarrilaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 3. zenbakian.

Otsailaren 22ko 410/2005 Ebazpenaren bidez (2005eko martxoaren 14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, 31. zk.), onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Erreklamazioen epea bukaturik, bidezko da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Halaber, kontuan hartuta Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea zen Nicolás Iribas Sánchez de Boado jaunak kargua utzi duela eta kargu horretarako José Ramón Ayestarán Ruiz-Bazán jauna izendatu dutela, bidezkoa da langileen batzordeak proposatutako epaimahaiko kideak izendatzea eta epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzea.

Bidezko da, bestetik, oposizioaren lehenbiziko ariketa noiz izanen den ezartzea.

Horrenbestez, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abuztuaren 5eko 55/2003 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Unibertsitateko goi mailako tituludun izateko lanpostu bat (Aurrea hartzeko Diziplinak: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea) oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean ageri da.

2. Epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzea. Hona hemen kideak:

_Mahaiburua: José Ramón Ayestarán Ruiz-Bazán jauna, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea.

Ordezkoa: Angel Parra Oses jauna, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko Laneko Osasun eta Ikerketarako Zerbitzuko zuzendaria.

_Mahaikidea: José Javier Chávarri Azcona jauna, goi mailako tituluduna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Atalari atxikia.

Ordezkoa: José Miguel Mateo Celaya jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuko teknikaria.

_Mahaikidea: Enrique Gil Azcárate jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lan Arriskuei Aurrea Hartzeko Zerbitzuko Lan Osasuneko goi mailako teknikaria.

Ordezkoa: Araceli Esandi Santesteban andrea, Hezkuntza Departamentuko Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Ataleko goi mailako teknikaria.

_Mahaikidea: Mariano Gallo Fernández jauna, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: Sagrario Cilveti Gubía andrea, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko Langileen Batzordearen ordezkaria.

_Mahaikide idazkaria: Francisco Javier Eransus Izquierdo jauna, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko Laneko Segurtasun eta Higienerako eta Prestakuntzarako Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Juan José Minondo Sanz jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Herri Babeserako Zerbitzuko Plangintza Ataleko burua.

3. Oposizioko lehen ariketa 2005eko maiatzaren 23an, astelehena, 11:30ean, izanen da, Herri Lanetako Laborategiko lehen solairuan, Prestakuntza gelan (Iturrondo kalea, 1, Burlatako industrialdea). Ariketarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dituztela agertu beharko dute. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna egiaztatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

4. Ebazpen honen berri mahaikideei ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko apirilaren 11n._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

E R A N S K I N A

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

_Txanda irekia

Onartuak:

AGUILAR BAILO, AMELIA

ALFONSO BAQUEDANO, ANGEL

ARANGUREN LIZASOAIN, MARIA JOSE

CALVENTE VELLOSO, JESUS IGNACIO

CEBERIO ROJAS, PAULA

DE LUIS ABOITIZ, ROSA

DIEZ DE ULZURRUN SAGALA, MIGUEL

ECHEVERRIA ERVITI, IGNACIO

ELIZALDE ZAPATER, IÑAKI

FRAIDIAS VENEGAS, OLGA M

GARASA JIMENEZ, ANA MARIA

GARCIA GONZALEZ, ELENA

GARCIA OSES, VIRGINIA

GAVIRIA MALANGRE, LUIS FERNANDO

GERVASIO BEITIA, GAIZKA

GIL BORREGO, DANIEL

GONGORA YERRO, JUAN JOSE

GOÑI IRIGOYEN, LANDER

GOTA VEGA, AINHOA

HERRERA RODENAS, NIEVES

LAHERA MARTIN, MATILDE

LALANA AGUAS, SILVIA

LANCHA URTASUN, MIREN UXUA

LOPEZ UNANUA, CARMELO

MELON VITAL, CRISTINA

MERINO ORTIZ, SILVIA

MORENO ZALDIBAR, ELENA

MOZAZ SAMANES, MARIA LUISA

MUÑOZ SANTOS, JUAN RAMON

NICUESA MARTINEZ, JAVIER

OROZ GOÑI, JUAN IGNACIO

ORZANCO ZUBIRI, NURIA

RAZQUIN LIZARRAGA, FRANCISCO JAVIER

RECACOECHEA OLABARRIA, LUIS MARIA

REYES PEREZ, JUAN PEDRO

SANCHEZ GARDE, EVA

TORRELLAS SESMA, MARIA ESTHER

Baztertuak:

Ordaindu beharrik ez duela behar bezala ez frogatzeagatik.

SERRANO FERNANDEZ, ESPERANZA

Azterketa egiteko eskubideak ordaindu dituen ez frogatzeagatik.

LOPEZ GOMEZ, SONIA

Eskabidea epez kanpo aurkezteagatik.

CIRIZA CASTRO, ESTER

Iragarkiaren kodea: F0510833